Zerbitzu horrek bere baitan hartzen du bide-sarearen garbiketa. Bide-saretzat hartuko dira espaloiak, plazak, parkeak, eta abar.
Zerbitzu horrek hartzen dituen lanen zerrenda oso zabala da. Beraz, horietako batzuk baino ez ditugu aipatuko: garbitzea eta hustea paperontziak, zuhaitzen txorkoak, olio- eta koipe-orbainak eta estolda-zuloak; festetan dauden udalerriak garbitzea eta, azkenik, garbiketa bereziak egitea hostoak erortzen direnean, elurteetan, izozteetan, eta abarretan.