Gizarte zerbitzuak

 

EDBZk, Txorierriko Mankomunitateko Adingabe eta Familientzako Ebaluazio, Diagnostiko eta Bitartekaritza Zerbitzuak, 2005ean hasi zuen bere bidea, eta Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek egindako eskaeren ondorioz jaio zen. Ikastetxeek Arreta Psikologikoko Zerbitzua eskatu zuten haurrentzat, osatze aldera gizarte-, hezkuntza- eta osasun-sarean zeuden arreta-baliabideak. Gaur egun zerbitzua finkatuta dago.

Zerbitzua 0 eta 18 urte bitarteko adingabeentzat da, baita euren familientzat ere, beharrezkoa baldin bada familiek esku hartzea.

Zerbitzua ostiraletan ematen da, 08:00etatik 15:00etara, Mankomunitatearen lokaletan.

Zerbitzura sarbidea bi bidetatik lortu ahal da:

  • Oinarrizko gizarte-langileek hala erabakita.
  • Ikastetxeetako aholkulariek eta orientatzaileek hala erabakita.

Helburu nagusietako bat da Gaitz Psikopatologiko Kroniko bihur daitezkeen nahiz gizarte-bazterketa ekar dezaketen arazo pertsonalak eta jarrerari eta/edo familiari dagozkionak atzeman eta albait arinen tratatzea; hortaz, esku-hartze zerbitzua da, prebentzio-izaera nabarmena duena.

Lan egiteko erabiltzen den ikuspegi metodologikoari dagokionez, Jokabidearen Psikologia Kognitiboarena baliatzen da.

Bestalde, Adingabearen Arrisku Ebaluazioak egiten dira, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta Gizarte eta Hezkuntzako Zerbitzuarekin koordinaturik.

Bilbon, 2011ko abenduaren 11n