Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak

Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak, herritarren artean, osasuna sustatzeko eta biztanleriaren bizitza kalitatea zein gizarte ongizatea hobetzeko helburua dauka.

Horretarako, Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak, herritarren artean osasuna sustatzeko, Esku Hartzeko Plan Komunitarioa, ildo hauetan oinarrituta egon beharko zen.

Esku-hartzea 1

Irudiaren deskripzioa:

  • Osasuna sustatzea
  • Osasunerako heziketa
  • Mendekotasunen prebentzioa

Bere hiritarren artean osasuna sustatzeko esku hartzeko plan komunitarioak hiru ardatz ditu oinarri:

Esku-hartzea 2

Irudiaren deskripzioa:

  • Estrategia komunitarioa
  • Metodologia parte hartzailea
  • Prozesu normalizatzailea eta planifikatua

Lehentasuneko esku hartzeko guneak:

Esku-hartzea 3

Irudiaren deskripzioa:

  • Familia
  • Ikastetxe arautuak (haur eskolak, LH, DBH eta DBHO) eta ez arautua (HLPP, HHE...)
  • Gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden adingabeak eta gazteak artatzeko baliabideak
  • Osasun arreta
  • Gune ludikoak eta aisialdirakoak

Lehentasuneko esku hartzeko kolektiboak:

Esku-hartzea 4

Irudiaren deskripzioa:

  • Umeak, nerabeak eta gazteak
  • Ohiko erabilera eta arazotsua duten kontsumitzaileak
  • Kolektibo eta pertsona ahulak

Lehentasuneko jardun-ildoak:

Esku-hartzea 5

Irudiaren deskripzioa:

  • Eskaintzaren Kontrola:
    Drogen eta jokoaren presentzia gutxiagotzera bideratutako neurriak, indarrean den legearen barruan.
  • Prebentzio unibertsala:
    Biztanleriari orokorrean edo inolako arrisku faktore zehatzak identifikatu gabeko pertsonek osatutako taldeei zuzendutako programak edo ekintzak.
  • Prebentzio selektiboa:
    Drogekin edo jokoarekin arazoak sor ditzaketen arrisku faktoreak dituzten biztanle talde zehatzei zuzendutako ekintza multzoa da.
  • Aholkatutako prebentzioa:
    Droga kontsumoak eta beste portaera arazo batzuk dituzten pertsonei zuzendutako esku hartzeak. Horien helburua ez da soilik droga kontsumoa gutxiagotzea, lotutako arazoak eta portaera horien agerpena ahalik eta gehien atzeratzea baita.

“Esku hartze komunitarioa ez da ezartzen den zerbait. Eraiki egiten da, eta josi, loturak sortzeko”(Lía Cavalcanti).

Honen guztiaren garapenerako, Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzua, ESKUKO PLANA lantzen ari da. Honi buruzko informazioa, epe laburrean izango duzue.

Non gaude?

Helbidea: Txorierri Etorbidea 9, behea.
Txorierriko Zerbitzu Mankomunitatea.
Derio.

Aurretiazko hitzordua:
Telefonoa: 94 454 03 50.
E-posta: ekt@txorierri.eu

Zerbitzuko Programak hiru lan-eremu handitan daude banatuta