Udal eta Txorierriko Mankomunitateko ordezkariekin bildu dira Derioko ikasle eta irakasle, Eskolako Agenda 21eko programa beste urte batez martxan jartzeko.
Urtero egiten den bezala, azaroaren 9an, Eskolako Agenda 21eko arduradunak Larrabarri Baserrian elkartu ziren Udal eta Mankomunitateko ordezkariekin. Ongietorri ekitaldi honen helburu nagusia, ikasleek aurreko urteetan Udala eta Mankomunitateari egindako proposamenen birpasa egitea da. Derioko alkate eta Mankomunitateko buru den Lander Aiarzak, eta Mankomunitateko gerenteak, Jon Iñaki Zarragak, ongi etorria eta eskerrak eman zizkieten han bildutako 50 ikasleei, urtetik urtera egiten duten lan handia azpimarratuz, eta hau programa aritzen diren seigarren urtea dela gogoratuz.
Aurten Txorierriko institutuak eta Derioko eskolak aukeratutako gaia elikadura eta biodibertsitatea da. Horren inguruan herriko diagnostikoa egingo dute, maiatzean egindo den Udal Foroan ingurumena hobetzeko ekintzak proposatzeko.
Eranskinak
2010-2011 harrera
Uraren kudeaketari buruzko diagnostikoa
Argazkiak