ZEINTZUK DIRA HONDAKINAK BOTATZERAKO ORDUAN BETE BEHAR DITUGUN ARAUAK?
- Zabor-mota bakoitzarentzat seinalatuta dauden zaborrontzietara bota behar ditugu hondakinak, inoiz ere ez beste mota bati dagokion zaborrontzian.
- Hermetikoki itxita dauden plastikozko poltsetan egongo dira zaborrak, honela isuriak eta usain txarrak ekiditeko.
- Gomendagarria da zaborra iluntzean ateratzea, 20:00-ak aldera adibidez.
- Bi jaiegun segidan emango balira, zabor bilketa egun bietatik baten egingo da. Jaieguna ostiralean jausten baldin bada egon egingo da etxez etxeko bilketa zerbitzua.
Hondakin-materialen GAIKAKO BILKETAren kasuan:
- Altzari, tresnak eta traste zaharrak.
- Papera eta kartoia.
- Beira.
- Ontziak.
- Arropak, jostailuak, liburuak, tresna elektronikoak…
- Pilak.
- Etxeko landare-olio erabilia.
Altzari eta tresnen bilketa asteazken guztietan egiten da, jaieguna balitz ordea aurreko asteartean batuko litzateke.
Tresna edo tamaina handikoen bilketarako aurretik udalera deitu behar da, zerbitzuaren arrazoiengatik gehienezko 3 tresna batzeko muga jarri daitekeelarik aste eta bizileku bakoitzeko.
Tolestu, zatitu eta abar… egingo ditugu horretarako egokiak diren hondakinak hala toki gutxiago bereganatu dezaten.
HONELAKORIK EZ DUGU EGINGO:
- Zaborrontziak beren tokietatik mugitzea.
- Zaborrontzietatik kanpo zaborrak uztea, hauen alboan izan harren, nahiz eta material horretako zaborrontziaren alboan izan.
- Zaborrontzietan utzitako hondakinak hartzea.
- Mankomunitatearen baimenik gabe hiri-hondakin solidoak zein edozein motatako hondakinak hartzea